XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXERA Zoritxarrez, askok eta askok nahi ez zuten eguna iritxi zen: etxera bihurtzeko eguna.

Batzuk zioten: - Noiz igaro dira 20 egun? Eta ezin zuten sinistu.

Gehienek beste 20 egun egingo zituzten han goian.

Batzuk, hala ere, etxera etortzeko gogoa zuten, zein ongi ibili ziren kontatzeko.

Etxeetan besoak zabalik hartu zituzten.

- Zer moduz, zer moduz? galdatzen zieten.

Eta erantzuna berdina zen: - Oso ondo, oso ondo.

Geurtz ere joan behar dugu.

Txantxangorri ere poztu egin zen, neskato mutiko potxolo haiek ikusi zituenean.

Eta zuhaitzez zuhaitz, etxeetaraino laguntzen zien.

HEMEN BUKATZEN DA MIKEL, MIREN, ETA TXANTXANGORRI: UDAZKENA NEGUA, UDABERRIA ETA UDA.

Igaro: Pasatu
Geurtz: Datorren urtean
.